Lorategiak apaintzen auzolanean

Amaia eta Ainhoa 2006ko uzt. 17a, 15:23

Berako Udaleko Herrilan Batzordetik duela aste batzuk auzolanean aritzeko deialdia egin zuten, herriko eremu berdeak loreekin apaintzeko, hain zuzen. Udalak loreak eta materiala jartzen ditu eta trukean herritarrek, lorezaintza arduradunekin batera, landaketa eta apainketa lanak egiten dituzte. Bizilagun eta lorezaintza arduradunen artean eremu bakoitzak dauzkan beharrak aztertzen dituzte eta ondoren hasten dira lanean. Dagoeneko auzo batzutan hasi dira txokoak edertzen, adibidez, joan zen asteazkenean, ekainaren 7an, arratsaldeko 17:00etan hasi ziren Herriko Etxeko Plaza, Plaza Zaharra eta Burga auzoan. Bileratan parte hartu duten gainerako auzotarako deialdiak ere abudo eginen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun