Ekobera azokaren bigarren edizioa ekainaren 24an eginen da.

Amaia eta Ainhoa 2006ko uztailaren 20a

Joan den urteko Ekoberan, ikusmin handia piztu zuen ardien ilea mozteko erakustaldiak. Aurten ere izanen da halakorik. TTIPI TTAPA

Produktu ekologikoak ikusi eta erosteko aukera izan da

Joan den urteko arrakasta ikusirik, datorren ekainaren 24an produktu ekologikoen azokaren bigarren edizioa ospatuko da Beran. Goizeko 10:00etatik 14:00etara Gipuzkoa, Nafarroa eta Iparraldeko artisauen produktuak ikusi eta erosteko aukera izanen da Altzaten. Berako Musika Eskolak ere kalejira eginen du. Hainbat erakustaldi ere antolatu dira: ardien ile-moztea, eztia, artilea… Asteburu bateko egonaldia eta afari bat zozketatuko dira bukaeran.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun