«Bidasoa» liburua argitaratu du Nafarroa Oinezek

ttipi-ttapa 2006ko uzt. 20a, 13:54
TTIPI TTAPA

Nafarroa Oinezen alde argitaratu den «Bidasoa» liburua aurkezteko Jon Abril, Isabel Millet eta Labiaga ikastolako hamar haurrek prentsaurrekoa eskaini zuten ekainaren 2an Berako liburutegian. Liburuan ageri dira Luis Otermin eta Emilio Zazu argazkilariek ateratako 30 argazki. Testuak, berriz, Isabel Millet, Joxan Oiz eta Edu Zelaietarenak dira. Argazki guziei buruzko testuak hiru hizkuntzetan egin badira ere, Isabel Milletek zehaztu zuen bezala, ez dira hitzez hitzezko itzulpenak. Liburua 12 euroan salgai dago.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun