Ziberespazioa egiteko lanak aintzinduak daude

Oskar TXOPERENA 2006ko uzt. 14a, 11:43

Medikuaren kontsulta Barazarreara eraman zenean aprobetxatzeko moduko lekua gelditu zen lehenbiziko solairuan. Zenbait aukera eskuartean ibili ondotik, aspaldi samar erabakia zuen Udalak ziberespazioa edo ordenagailuak erabiltzeko lekua bertan egitea. Ezin izan zen Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzarik lortu baina azkenean Cedernak obraren bi herenak ordainduko zituela jakinarazi zien. Lanak aintzindu samarrak daude, eta, okerrik ez bada, abudo akautuko dira. Behin proiektua martxan paratzen denean, aprobetxatzeko moduko lekua izanen dugu denok.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun