Musika eskolan izen emateko epea ireki da

Aitor AROTZENA 2006ko uzt. 14a, 11:30

012ra deitu behar da horretarako

Udal Musika Eskolan izena emateko epea zabalik da ekainaren 26tik uztailaren 6ra. Irailaren 1etik 12ra ere izanen da horretarako aukera 012 telefonora deituz. Zalantzak izanez gero, telefono zenbaki berdinera, udaletxeko 948 637005 zenbakira edo 618 264659ra deitu behar da. Internet ere erabil daiteke, informazio gehiago aurkituko baituzue www.lesaka. net web-orrian. Ikasle berriei dagokienez, 2000 edo 2001. urteetan jaiotako neska-mutikoek Musika eta Mugimenduan matrikulatuko dira eta 45 minutuko bi klase izanen dituzte astean. 7 eta 12 urte bitarteko ikasleek proba ttiki bat pasatuko dute irail hondarrean beraien musika ezagutza zehazteko eta hobekien egokitzen zaien ikastaroan sartzeko. Musika lenguaia, Instrumentoa (ikasleak aukeratzen duena) eta koral taldean matrikulatzen ahal dira. 13 urtetik goitikoek eta helduek aukeratzen duten instrumentoan matrikulatuko dira eta Helduen Tailerrean matrikulatzeko aukera ere ematen zaie, musika-tresnaren ikasketan abudoago joateko. 2005-2006 ikasturteko ikasleek ez dute 012ra deitu beharrik izanen, automatikoki matrikulatuko baitzaie, plan pedagogikoa eta ikasgai ezberdinetako kalifikazioaren arabera. Musika eta Mugimenduko bigarren kurtsoa egin behar dutenek bakarrik deitu beharko dute, instrumentoa aukeratu behar baitute. Baja eman edo matrikulazioan aldaketaren bat egin nahi dutenek ere 012ra deitu beharko dute. Bertzalde, musika eskolako saxofoi, klarinete, perkusio eta akordeoi ikasleek urte bukaerako kontzertua eskaini zuten ekainaren 21ean, Alondigako arkupetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun