Bera Mugarik Gabe

Amaia eta Ainhoa 2006ko uzt. 14a, 11:27

Utzitako argazkia TTIPI TTAPA

Hirugarren urtez elkartu ziren beratarrak eta inmigranteak Bera Mugarik Gabe ospatzeko. Herrian elkarbizitzen duten kultura ezberdinen topaketa da. Ekainaren 9an, filme baten proiekzioa eta nazioarteko areto futbol partidarekin hasi ziren ekitaldiak. Ekainaren 11n, eguerdian inmigranteek beraien herritako ohiko platerak eskaini zituzten. Arratsaldean, Berako abesbatza eta dantzariez gain, Contigo Peru izeneko musika eta dantza taldeak emanaldia eskaini zuen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun