Romero eta Gainzari omenaldia

Amaia eta Ainhoa 2006ko uzt. 14a, 11:26

Ehiza eta Arrantza Elkarteak bazkari-omenaldia eskainiko die uztailaren 15ean Manolo Romero eta Jose Mari Gainzari, elkartearen lehendakaritzan eta idazkaritzan urtetan egindako lana eskertu nahizik. Bazkaria Zalain jatetxean eginen da 14:00etan eta prezioa 30 eurokoa izanen da. Txartelak uztailaren 7a baino lehen erosi beharko dira, Agara armadendan lan egunetan edo Ehiza eta Arrantza elkartean, ekainaren 30ean eta uztailaren 7an, 20:00etatik 21:00etara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun