Makildantzari ohien topaketa

Amaia eta Ainhoa 2006ko uzt. 14a, 11:25

Berako bestetan dantzatzeko asmoz, Berako dantzari ohiak elkartu eta ortziralero entsaiatzen ari dira 20:00etatik aintzinera Altzateko frontoian. Uztailaren 30ean, entsaioen azken egunean, bazkari ederra egiteko asmoa dute. Antolatzaileek, taldeak osatu eta bazkaria antolatu ahal izateko, uztailaren 10a baino lehen beraiekin harremanetan jartzea eskatzen dute. Izena emateko, beraz, Totono (948 630129), Ttarratto (948 630223), Mikel Iturria (948 630741), Josu Goia (948 630083) edo Fran Agarari (948 630999) deitu beharko diete parte hartu nahi dutenek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun