Gure Txokoaren 75. urteurrena ospatuko da uztailaren 1ean

Amaia eta Ainhoa 2006ko uztailaren 21a

Gure Besta Eguna prestatu da

Aurten Gure Txokoa Elkarteak 75 urte betetzen dituenez, uztailaren 1ean Gure Besta Eguna ospatuko da. Hainbat ekitaldi antolatu da egun berezi honetarako. Goizeko ekitaldiak haurrentzako izanen dira batez ere: 10:00etan haurrendako Gure Krosa, 11:00etan bizikleta jokoa eta 11:30ean Gure Txokoako dantzariekin haur jokoak izanen dituzte. Eguerdiko 12:00etan, aldiz, Gure Txokoako futbol jokalari ohien topaketa izanen da, Iamotenean argazki erakustaldiarekin. Herri bazkari mundiala ere antolatu dute. Hau 14:00etan hasiko da eta ondoren DJa, Gure ostatua, zozketak eta bertze hainbat gauza izanen dira. Eta eguna akautzeko, 21:00etatik 23:00etara denak Errekaldera! Bertako kontsumizioen irabaziak Gure Txokoari emanen zaizkio. Urteurrenaren inguruko ospakizunei akabera emateko, uztailaren 2an Altzateko elizan meza entzun ahal izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun