«La Miguel Indurain» uztailaren 23an eginen da Beran

ttipi-ttapa 2006ko uzt. 14a, 10:45

Uztailaren 23an eginen da La Miguel Indurainen XV. Edizioa. 8:30ean hasita, txirrindulariek bi ibilbide egiteko aukera izanen dute, luzea 206 kilometrokoa eta laburra, 146 kilometrokoa. Izena emateko hainbat aukera daude: uztailaren 15a baino lehen internetez egin daitezke www.laindurain.com helbidean. Uztailaren 22 eta 23an, Eztegara pilotalekuan jarriko den bulegoan izena eman daiteke. Bezperan 15:00etatik 21:00etara eta egun berean goizeko 6:30etik froga hasi baino ordu erdi lehenago bitartean izena emateko aukera dago.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun