Larunbat honetan sekulako besta prestatu duten Oilargata mendian. Bertan dagoen Girizia txabolako kideek antolatuta, egitarau polita izanen dute, eguerdian hasita. Lehenik eta behin herritarren arteko herri kirol saioa izanen da; ondoren bertso poteoa eginen dute Oilargatan barna Sebastian Lizaso eta Aitor Mendiluze bertsolariekin. Eguerdiko bi eta erdietan bertso bazkariarekin jarraituko dute. Bazkalondo animatua izanen da dudarik gabe. Ehun eta bortz bazkaltiarrek izena eman dute eta giro ederra bermatua dago Oilargatan, 660 metrotara dagoen mendi gainan. Ea pixkanaka herriko auzo eta mendietako bestak izaten ditugun! Girizia txabolako sozioen gogoa eta ilusioa eskertzekoa da Oilargatako bestak ospatzeko!