Nafarroako Mendi Bizikleta Jautsiera herrian erabakiko da uztailaren 15ean

ttipi-ttapa 2006ko uzt. 13a, 18:10

Fraingo kaxkotik Baratzarrea bitarteko ibilbidea eginen dute txirrindulariek

Nafarroako Mendi Bizikleta Jautsiera txapelketa jokatuko da herrian larunbat honetan, uztailaren 15ean, Biltoki elkarteak antolatuta. Aitzineko urteetan ere egin da proba hau Fraingo kaxkotik Baratzarrea bitartean, eta duela bi urte Euskal Herriko txapelketa ere erabaki zen ibilbide berarekin. Xabi Telletxea izanen da herriko ordezkaria proba honetan. Duela bi urte Euskal Herriko eta Nafarroako txapeldun izan zen elite mailan, eta aurten ere hori errepikatzen saiatuko da. Joan den urtean ere Nafarroako txapeldun izan zen elite mailan, nahiz eta herriko proba IƱigo Yancik irabazi zuen. Beratarra izan zen proba hiru minutu baino guttiagoan egin zuen bakarra. Aurten ere, jautsierako abiaduraren ondotik, txirrindularien salto ikusgarriekin gozatzeko aukera izanen da aparkalekuan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun