Eskualdeko artzain «amerikanoak» herrian bilduko dira urriaren 22an

Aitor AROTZENA 2006ko uzt. 13a, 17:36

Bortziriak, Baztan eta Malerrekatik Amerikara joan ziren artzainen eguna antolatu nahi dute udazkenean Lesakan. Proiektu hori prentsaurrean aurkeztu zuten uztailaren 23an Herriko Etxean. Laura Iantzi zinegotzia, Jesus Goldaraz Doneztebeko apeza, Artzain Mundua Fundazioko Miren Elgarresta eta Lesakako, Sunbillako eta Baztango artzain batzuk bildu ziren ekitaldian. Eguna hurbiltzen denean ekitaldien xehetasun gehiago emanen badute ere, ospakizunerako ahal bezain bertze jende eta artzain biltzeko deialdia dagoeneko luzatu nahi izan zuten. Orain arte, herrika bildu izan dira artzainak, baina orain eskualde osokoak bildu nahi dituzte. Bertan parte hartu nahi duten artzain guziek beraien eskualdeko arduradunekin harremanean jarri beharko dute: Baztan eta Xaretan, Florentino Goñi (948 592138); Bortzirietan, Josetxo Iantzi (686 759341); Sunbilla eta Malerrekan, Jesus Maria Jorajuria (948 450433), Bertizaranan, Fermin Zelaieta (609 211747) eta Ituren, Zubieta eta Labaienen Xanti Hualde (948 450606).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun