Gure Txokoaren 75. urteurreneko ospakizun berezia

Amaia eta Ainhoa 2006ko uzt. 13a, 17:31
Xan Harriague

1931garren urtean Gure Txokoa kultur eta kirol elkartea sortu zen. Aurten 75 urte bete dituela eta, uztailaren 1ean, zuzendaritza batzordeak, ospakizun eguna antolatu zuen. Goizean haur eta gazteentzako ekitaldiak prestatu zituzten, tartean krosa, jokoak edo nesken arteko futbol partida. Denbora berean Iamotenean, haurrentzako joko batzuk antolatu zituzten. Eguerdian, bizi den 1931ko sortzaile bakarra, Antonio Lasarte omendu zuten. Aurreskua dantzatu zioten eta, argazkian ageri den bezala, oroigarria eman zion gaur egun elkarteko presidente ordea den Kristina Lasarte bilobak. Ondotik barnera sartu ziren, urte guzi horietan ateratako argazkien erakusketa ikusteko. Eguna borobiltzeko zikiro jatean 250 lagun bildu ziren. Tartean, duela 89 urte Endarlatsan sortu eta Biriatun bizi den Jose Martin Zugarramurdi zegoen. Gure Txokoak 1936an antolatutako txirrindularitza proba batean irabazitako zintarekin etorri zen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun