Bera, herriaren izen ofizial eta bakarra

Amaia eta Ainhoa 2006ko uzt. 13a, 17:27

Ekainaren 21eko udal batzarrean, Aralarrek Nafarroako Aldizkari Ofizialetik derrigortzen ari diren “Bera/Vera de Bidasoa” erabili beharrean, “Bera” bakarrik erabiltzea eskatu zuen. Altsasu eta Berak ezik, gainerako herriek izen bakarra daukate eta Aralarrek hau aldatu nahi du. Mozio hau bozkatzeko orduan, EA eta Herrialde abstenitu ziren. Beraz, Aralarren mozioa onartu da. Horrela, 1989an Udalak onetsitako “Bera” izendapena bakarra eta ofiziala berretsiko da. Nafarroako Gobernuari jarrera inposatzaile eta debekuzkoa baztertzea eskatzen zaio, udalak erabakitakoa errespetatuz eta “Bera” izena izen ofizial bakarra izan dadin beharrezkoak diren tramiteak hasiko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun