Lesakako Udaleko EAJ-PNV, EA eta Onin taldeek eta Berako EAJ-PNV Uri Buru Batzarrak Martikorenatarren Dantxarineako La Nuba diskotekaren aurka ETAk egindako atentatua gaitzetsi nahi izan dute. Alderdi hauen idatzien arabera, «indarkeriak eta holako atentatuak ez dakarte ezer onik herri honentzat». «Beste aldetik –diote idatzian– ezaguna da gure inguruan Peio Martikorena eta bere familia hainbat lanpostu sortzeaz gain, beti euskal kultura, ikastola eta kirolan laguntzeko prest agertu direla. Aipatzekoa da Berako ikastolak Nafarroa Oinez dela eta bere azkeneko ekitaldian Peioren aipamen berezi bat egin zuela beti ikastolari laguntzeko prest agertu delako».