Kultur Batzordeak, Ertz elkartearen laguntzarekin, Beran musika argitalpenerako dirulaguntza deialdia egin du. Dirulaguntzen bidez Beran ekoiztutako musika argitalpenak bultzatu nahi dira edota lan berriak sortzeko bultzada eman nahi da. Musika munduan aritzen den Berako edozein pertsona, elkarte edo entitatek parte hartu dezake. Berakoak ez diren elkarteak aurkeztuz gero, kideetako bi herenak bertan bizi beharko dute guttienez 2006ko urtarrilaren 1etik aintzinera. Guztira 1.500 euro banatuko dira eta proiektu bakoitzari ez zaio kostuaren %70 baino gehiago emanen. Dirulaguntzak jasotzeko eskari-orriak udal bulegotan bildu daitezke eta dokumentazio guztia ekainaren 2a baino lehen aurkeztu beharko da. Edozein zalantza edo argibide gehiago behar izanez gero, Raul Iglesias kultur koordinatzailareakin harremanean jarri 948 631222ra deituz edo kultura@berakoudala.net helbidera idatziz.