Apirilaren 10etik 23ra idekia egon da aurten Turismo Bulegoa eta guztira ia 600 lagun pasatu dira hamabortz egunetan, joan den urtean baino %12 gehiago. Pasatu berri den hau, azken urteotako Aste Santurik onena izan da. Berako Turismo bulegotik 580 lagun pasatu dira 14 egunetan, banaz bertze 41 pertsona eguneko. Landetxe eta alojamendu guztien okupazioa ia erabatekoa izan da. 2004. urtetik hona %15 hazi da Aste Santuko bisitarien kopurua. Bisitarien jatorriari dagokionean, Bizkaitik etorritakoak izan dira nagusi (bisitarien %18,79), nafarrak izan dira kopurutan bigarren (%14,13), gipuzkoarren (%11,72), madrildarren (%11,2) eta Bartzelonakoen (%11,2) aitzinetik. Madrildik datozen bisitarien kopurua haunditu da gehien bat, iaz baino %80,55 gehiago, eta Kataluniatik datozenak ondoren (%41,3).