Hainbat ekitaldi antolatu ditu Mairu Antzerki Tailerrak

Aitor AROTZENA 2006ko apirilaren 27a

Mairu Antzerki Tailerrak antolatuta hainbat ekitaldi izanen dira egunotan. Ortziralean, martxoaren 17an, Bihotz Bakartien Klubak «Arrakalak» poesia irakurraldia antolatu du Kattu ostatuan 22:00etan. Larunbatean, berriz, Mixel Etxekoparek eta Francoise Rossék musika emanaldia eskainiko dute udaletxeko aretoan 20:00etan. Hurrengo larunbatean, martxoaren 25ean, Antzerkiola Imaginarioaren «Fitola Balba Karpuki Tui» antzezlana ikusgai izanen da Kasinoan 20:00etan. Martxoaren 26an, Mikelazulo taldearen «Erloju Lehorrak» antzezlana ikusgai izanen da Kasinoan 19:00etan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun