Lagun andanak oporleku du herria egunotan

Nerea ALTZURI 2006ko api. 25a, 16:23

Eskolak Euskaldundu eta Nafarroa Oinezenaldeko ekimenak egin dira

Urteko lehenengo hiruhilekoa gibelean utzi dugu. Aste Santuko oporraldi ttikia hemen dugu eta urtero bezala, eguneroko eginbeharretatik aldenduz, atseden hartzeko egunak dira aunitzentzat. Oporretara kanpora joateko ohitura ez dago sobera errotua oraindik baina herrira bisitari aunitz etortzen dira egunak pasatzera. Beraz, batzuek behintzat, ostatu, jatetxe nahiz landetxe zerbitzuak eskeintzen dituztenek, ez dute aspertzeko betarik izanen. Kristautasunaren bidean ez dira garai bateko dolu egunak izaten baina egunez-egun elizkizunak, gurutze bidea, prozesioa… izaten dira. Nolanahi ere, modu batean edo bertzean ea eguraldi ona izaten den eta ongi igarotzen dugun astetxoa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun