Berako argazki artxiboa aurkeztu da

Amaia eta Ainhoa 2006ko api. 25a, 17:57
Gisa honetako argazki bitxiak eta ikusgarriak bildu dira Argazki Artxiboan. TTIPI TTAPA

2005ean Berako argazki artxibo digitala osatzeari ekin zion Udalak. Martxoaren 30ean, Berako Kultur Batzordeak Berako argazki artxiboa sortzeko egin den lanaren lehen emaitzak aurkeztu zituen prentsaurreko batean eta jendaurrean jarri zuen. Berako Udal liburutegian izan zen prentsaurrekoa eta hemendik aintzinera eginen den lanaren berri ere eman zuten. Jon Abril kultura zinegotzia, Raul Iglesias kultura dinamizatzailea, Koro Muro Eusko Ikaskuntzako kidea eta argazki artxiboa osatzeko sortu den lantaldeko kideak egon ziren aurkezpenean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun