Excel ikastaroa antolatu da Cedernaren Alkaiagako bulegoa

ttipi-ttapa 2006ko apirilaren 25a

Kalkulu-orriak egiten ikasiko dute ikastaroan parte hartzen dutenek. TTIPI TTAPA

Apirilaren 19tik maiatzaren 24ra emanen da

Cederna-Garalur elkartearen laguntzaz UGT eta IFESek INAFRE 2006 programaren barrenean ikastaro subentzionatuak antolatu dituzte. Ekintza hau Nafarroako Enplegu Bulegoak sustatua da eta Europako Gizarte Fondoak kofinantziatua %45ean. Ikastaroak, bertzeen kontura lan egiten ari diren edo azken urtean Nafarroako enpresaren batean, lehentasunez enpresa ttiki edo ertainen batean, beren lanpostua galdu duten langileei, azken urtean Nafarroan lanean ari diren edo lan egin duten autonomoei, eta administrazio publikoetako aldi baterako langileei zuzenduak daude.

Honela, Cederna-Garalurek Alkaiagan duen bulegoan, Excel kalkulu orria, 50 orduko ikastaroa eginen da apirilaren 19tik maiatzaren 24ra, astelehenetik ortzegunera, arratsaldeko 6:30etatik 9etara. Informazio gehiagorako edo izen emateko, 948 625122 telefonora deitu eta Begoñaz galdetu behar da edo 948 625132 fax zenbakira eskaria egin, goizeko 9etatik 2etara. Taldean gehienez 15 lagun onartuko direnez, izen ematea lehenbailehen egitea komeni da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun