Neska-mutilak herri kiroletan

ttipi-ttapa 2006ko api. 25a, 13:47

Udaberriarekin batera, Nafarroako Herri Kirol Jolasak urteroko hitzordua dira herriko gaztetxoentzat. Proba konbinatuan nahiz sokatiran, emaitza onak izan dituzte orain arte. Ohi bezala, astetarteko entrenamendu saioen ondotik, jardunaldi ezberdinetan parte hartzen ari dira azken igandeetan. Martxoaren 19an bigarren jardunaldia jokatu zen herriko frontoian.

Haur mailako proba konbinatuan hagitz denbora onak egin ditu Arantzak eta hamar taldeetatik lehen postuan dago.

Kadete mailako proba konbinatuan ere ederki ari dira gazteak. Lehenengo bi igandeetako saioetan bigarren sailkatu ziren.

Sokatiran berriz, kadete mailako taldea osatu dute narbartearrekin batera. Beraz, herriko ordezkaritza hagitz bide onetik doa apirilaren 9ko finalari begira. Joan den igandean, Urdiainen aritu ziren eta igande honetan Igantzin aritzekoak dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun