Liburutegia

Aitor AROTZENA 2006ko apirilaren 25a

Nafarroako Gobernuak udal liburutegiaren katalogoa automatizatzeko dirulaguntza eman du. Honela, Nafarroako Liburutegi Publikoen Sareko katalogora bilduko da. Zehazki, 14.586 euroko dirulaguntza hartu du Udalak, lanen aurrekontuaren %65a. Automatizazio honekin,Interneteko erabiltzaileek jakin dezakete liburutegian eskura dutena eta, Nafarroako liburutegi publikoen erabiltzaile txartela duenak, liburuak maileguan eskatu ditzake.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun