'Milagros & Valentina' antzerkia izanen dute larunbat honetan Legasan

Ttipi-Ttapa

Basagaitz kultur elkarteak urteak daramatza Legasan bateko eta bertzeko kultur ekintzak antolatzen, eta hilabete honetarako ere, egin du proposamena: azaroaren 21ean, larunbata, antzerkia izanen da.

Aintzane Baleztena eta Lorena Arangoa antzerkilariek Milagros & Valentina lana taularatuko dute. Eskolako goiko solairuan egin dute Milagros eta Valentina alargunen kontuekin gozatzeko hitzordua. 18:00etan hasiko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun