Legasako eskolako azoka egin dute aurten ere

Ttipi-Ttapa

Legasako eskolako ikasleen eskulanak eta gurasoek egindako jaki goxoak izan ziren ikusgai eta erosgai plazan ortzegunean.

Urtero legez, Malerrekako feria egunaren bezperan (azaroaren 12an), Legasako eskolako azoka egin zuten herriko plazan. Ikasleen eskulanak eta gurasoek egindako jaki goxoak izan ziren ikusgai eta salgai ortzegunean. Jendetza handia bertaratu zen, eta giro ezin hobea sortu zen plazan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun