Larunbatean hasi
Larunbatean, irailaren 5ean, 20:00etan bestei hasiera emanen dien txupinazoa botako dute, eta horrekin batera, ezkilak joko dituzte. 21:00etan zopak jateko aukera izanen da.
Eta igandean gehiago
Igandean, irailaren 6an, 12:00etako mezaren ondotik, 13:00etan mahaiaren bueltan bazkaltzeko bilduko dira. Eguna borobiltzeko, 17:00etatik 21:00etara Jalisko eta Jontxu DJ-ekin musika izanen dute.