Bestak 2026

[ARGAZKIAK] Eguraldi ederrarekin, ederki ospatu dituzte legasarrek herriko bestak

Ttipi-Ttapa 2026ko abuztuaren 31

Ortzegunean hasi eta igandera bitarte, besta giroan ibili dira legasarrak, eta TTIPI-TTAPAri kontatu diotenez, «hagitz ongi joan dira. Eguraldiak lagundu digu eta giro polita izan dugu».

Ekitaldi saila izan dituzte, baina horien artean aipatzekoak dira herri bazkarian 146 lagun bildu zirela eta arratsean ere jende dezente bildu zela Legasan. Frontenis txapelketako finala ikustera ere jende aunitz joan zen; frontoia bete egin zen.

Frontenis txapelketa aipatuta, helduen kategorian, txapeldunak Koldo eta Jaba izan ziren eta txapeldunordeak Jon eta Piji. Gaztetxoetan, berriz, Xabat eta Unax izan ziren irabazle, eta txapeldunordeak Oier eta Xabier. Ttikien kategorian ez zuten txapelketarik egin, bi pertsona bakarrik apuntatu zirelako.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun