[ARGAZKIAK] Narbarteko frontenis txapelketako finalak jokatu dituzte

Ttipi-Ttapa 2026ko abuztuaren 4a

Senior mailan Egoitz eta Zuhaitz nagusitu ziren, Aitor eta Alazneri 30-20 irabazita

Narbarteko frontenis txapelketaren finalak jokatu zituzten larunbat arratsaldean. Kategoria nagusian, Egoitz eta Zuhaitz izan ziren garaile, finalean Aitor eta Alazneri 30-20 irabazita. Gaztetxoen artean, Ibai eta Xamai izan ziren txapeldun, Jokin eta Oinatzi 22-13 irabazita eta ttikietan Izei eta Xabat txapeldun, Iker eta Aroari 22-13 irabazita. Arratsalde polita pasatu zuten, eguraldia ere frexkoa izan zen eta arratsaldea borobiltzeko taloak izan zituzten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun