Narbarteko Frontenis Txapelketako finala larunbat honetan jokatuko dute

Ttipi-Ttapa 2026ko uztailaren 30a

Frontenis txapelketaren seigarren edizioa izan da aurtengoa. Irudian, pasa den urteko finalistak.

Aurten, seigarren aldiz, frontenis txapelketa egin dute Narbarten. Maiatzaz geroztik, neska-mutikoen hamabortz eta helduen zazpi bikotek partiduak jokatu dituzte eta finalak larunbatean, abuztuaren 1ean, izanen dira. 18:00etan hasita, hiru partidu jokatuko dituzte.

Batetik, Xabat Telletxea eta Izei Salaberri, Aroa Iriarte eta Iker Verderen kontra ariko dira; bertzetik, Oinatz Vicente eta Jokin Perez, Xamai Ziganda eta Ibai Salaberriren kontra eta arratsaldeko azken partiduan Zuhaitz Barbarin eta Egoitz Bueno, Alazne Aizpuru eta Aitor Iratzokiren kontra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun