Legasako kantu zaharren bazkaria uztailaren 18an eginen dute

Ttipi-Ttapa 2026ko uztailaren 7a

Aurtengoa hirugarren edizioa izanen da eta izena emateko azken eguna uztailaren 12a izanen da.  

Aitzineko urteetako arrakasta ikusita, aurten ere kantu zaharren bazkaria antolatu du Legasako Basagaitz Kultur Elkarteak. Uztailaren 18rako egin dute hitzordua.

Ohi bezala, ermitan izanen da eta Angel Mariezkurrena kantaria Andoni Mitxelena akordeoilaria eta Aitor Ibarra Jalisko eta Uxue Ibarra musikariak gonbidatu dituzte. 

Izen ematea

Kantu bazkarira joan nahi dutenek aitzinetik eman beharko dute izena, zehazki, hilaren 12a baino lehen. Abisua Koldori, Asuni, Mireni edo Aitorri eman beharko diete. Bazkariaren truke 50 euro ordaindu beharko dituzte, eta ordainketa eskura edo transferentzia bidez egiten ahal da. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun