Bestak 2026

Herriko besten seinalea eginen dute larunbatean Oieregin

Ttipi-Ttapa 2026ko ekainaren 18a

2016ko Oieregiko bestetan ateratako argazkia. Jose Jabier Nosellasek utzitakoa.

Herri afaria, musika eta su artifizialak izanen dituzte. 

Sanjoanen bueltan ospatu ohi dituzte oieregiarrek herriko bestak, eta aurten ere jarri dute horretarako eguna: larunbat honetan, ekainaren 20an, izanen da. 

20:00 aldera plazan bilduko dira eta catering enpresa batek afaria zerbitzatuko die bildutakoei. Ondotik, Joxe Angel musikariarekin dantzan eta kantari aritzeko aukera izanen dute, eta egunari akabaila emateko su artifizialak botako dituzte. Su besta gauerdian izanen da. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun