Bertizaranako seigarren Enduro proba larunbat honetan eginen dute

Ttipi-Ttapa 2026ko apirilaren 29a

Joan den urteko proban, maila nagusiko podiuma.

Aurtengo proba ere Nafarroako, EAEko eta Aragoiko txapelketetarako puntuagarria izanen da. 

Larunbat honetan, maiatzaren 2an, goizean goizetik sumatuko dira motor soinuak Bertizaranan. 08:00etatik 09:30era egiaztatzeak eginen dituzte eta 10:00etan abiatuko da lehenbiziko pilotua. Sari banaketa, berriz, 15:00etan eginen dute. 

Bertzeak bertze, juniorretan, seniorretan, master 45 mailan eta 18 urtez azpikoak 125 cc-koen kategorietan ariko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun