Ingurune naturalean bizikidetza eragileak sortzeko gazteen kanpamendua egin dute Narbarten

Ttipi-Ttapa 2026ko apirilaren 13a

Gazteek aire zabaleko jarduera zirraragarriez ere gozatu ahal izan zuten, hala nola kanoien jaitsierak, herri kirolak, tirolinak eta piraguismoa,.

Nafarroako Gobernuko Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuak eta Nafarroako Gazteriaren Institutuak Ingurune naturalean bizikidetza eragileak sortuz kanpalekuaren bigarren edizioa bultzatu dute. 14-17 urte bitarteko gazteak bildu ditu apirilaren 7tik 10era Narbarten Ekimen honen helburua bizikidetzaren eta giza eskubideen balioei buruzko espazio gogoetatsu eta sortzaileak eskaintzea da, aire zabalean egindako abentura anitzeko jarduerekin osatzen direnak.

Ana Ollo Nafarroako Gobernuko lehendakariordeak bisitatu zuen joan den ortziralean apirilaren 7tik 10era bitarte egin den ekimen hau

Nafarroako Gobernuko lehendakariorde eta Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilari Ana Ollok udalekua bisitatu zuen ortziralean, eta parte hartu dutenei proposamen bakoitzaz gozatzeko eta proposamen bakoitzean aktiboki parte hartzeko deia egin zien.

Joan den astean, 50 bat gazte artearen munduan murgildu ziren hainbat tailerren bidez, eta bizikidetzan eta giza eskubideetan oinarritutako talde dinamiketan parte hartu zuten. Gazteek aire zabaleko jarduera zirraragarriez ere gozatu ahal izan zuten, hala nola kanoien jaitsierak, herri kirolak, tirolinak eta piraguismoa, Nafarroa hezearen edertasun naturala arakatuz, BKZ Nafarroa Abenturako teknikariek aholkatuta eta gidatuta.



Nahi gabeko bakardadea

Kanpalekua naturan bat-batean elkartzeko gune segurua eta inklusiboa da. Komunitatean parte hartzea "pilula sendatzailetzat" jotzen da gaur egun osasunaren arloko profesionalak gehien kezkatzen dituen zeharkako epidemietako batean: "nahi ez den bakardadean".

Hainbat diziplinatan adituak diren pertsonek hausnarketa, begirada kritikoa eta lagun egitea sortzen dute bidaia honetan. Joan den asteartean, Doneztebeko zineman, parte hartzaileek Bidebitarte Kooperatibak eta Ados Teatroak sortutako Giza-Filmoteka proiektuaren proiekzio-solasaldiaz gozatu ahal izan zuten, landa-inguruneetan zein hiri-inguruneetan nahi gabeko bakardadea pairatzen duten pertsonei buruzkoa. Solasaldian Jose Antonio Vitoria Oihartzunak mikrodokumentalen eta 52 Hertz antzezlanaren zuzendariak hartu zuen parte, Garbi Losadarekin batera, «nahi ez den bakardadea» gaia ardatz hartuta.

Bertzalde, Juan Angel Perotxena Perotx elizondoarrak, arte piktorikoen bitartez eta solasalditik ateratako hausnarketetatik abiatuta, talde lana uztartu zuen bizi izandako emozioak sinbolizatuz, mural kooperatibo bat sortu eta irudikatzeko.

Era berean, Haizea Loira terapeuta musikalak, gogoeta egitera gonbidatu zituen, begirada kritikoa osatzeko musika erabiliz. Eta, azkenik, begirada errestauratiboa lagun izan zuten 50 gazteek, Sugoi Etxarri eta Javier Goñi errestaurazio zirkuluetako espezialisten bitartez. Horiek arduratzen dira edozein bizikidetza osasuntsutan oinarrizko alderdiak sustatzeaz, hala nola errespetuzko harremanak eraikitzeaz, laguntza emateaz edo erabakiak hartzeaz, horretarako komunikazio zintzoa, loturen garapena eta komunitate-indartzea erabiliz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun