Legasako gaztandegiak tokiko produktu onenaren saria eskuratu du sariketaren hemezortzigarren edizioan
Kamiku gaztandegiko Alberto Migeltorenak eta Ainara Ansak «ahalik eta gaztarik naturalena» egiteko lanari emandako saria dela adierazi dute. Lehendik ere zenbait sari irabaziak dituzte beraiek ekoizten dituzten Kamiku eta Ardiarana gaztek
Kamiku gaztandegiarekin batera, Koldo Rodero chefa (Sukaldari buru onena), La Despensa (barra onena), El Rincón de Iruña (koktel-taberna onena) eta Nafarroako Unibertsitatearen UNATI proiektua (ikerketa) izanen dira saridunak.
Sari banaketa apirilaren 23an eginen dute Iruñerriko Mankomunitateko Pinaquy aretoan.