Inauteak 2026

Legasan ere giro ederra izan dute inauteetan

Ttipi-Ttapa 2026ko otsailaren 23a

Legasako inauteei hasiera emateko, ortzirale goizean eskean ibili ziren gazteak. Larunbatean egun osoko bestaren ondotik, arratsean borobildu zituzten inauteak. 

Ortzirale goizean, gazteak etxez etxe eskean ibili ziren puxkak biltzen eta eguerdian, Kuku elkartean bazkaldu zuten. Arratsaldean berriz puxkak biltzen segitu zuten. Arratsean, elkartean 30 lagun bildu ziren afaltzeko.

Larunbatean segida eman zieten inauteei, giro ederrean. 125 lagun bildu ziren frontoian eta hainbat herritarrek prestaturako bazkari goxoa jan ondotik, musika izan zuten berandu arte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun