Otsailak 20, ortziralea
09:00etan gazteak gosaltzeko bilduko dira eta 11:30 aldera beheitiko karrikan puxkak biltzen hasiko dira. 14:30ean mahaiaren bueltan bilduko dira eta Goiatz eta Andrea trikitilariak arduratuko dira bazkaria eta bazkalondoa girotzeaz. 17:00etan txokolatea banatuko dute frontoian eta 18:00etatik aitzinera goitiko karrikara joanen dira puxkak biltzera. 21:00etan afaria eginen dute. Ortziraleko otorduak etxeetan bildutako puskekin eginen dituzte.
Otsailak 21, larunbata
12:30ean mozorro-zomorro topaketa eginen dute. 14:30 aldera, berriz, herritar taldetxo batek prestatuko bazkaria izanen da frontoian. Arratsaldean hasi eta goizaldeko ordu ttikiak arte Alkape DJak musika paratuko du.
Otsailak 22, igandea
11:30ean frontoia eta biltegia «debalde» garbitzeko hitzordua egin dute.