Larunbat honetan gazteak
Goizean, gazteak gosaltzeko bilduko dira, eta indarrak hartuta, etxez etxe ibiliko dira. Arratsean, herritar guziei irekitako afaria eginen dute, eta Trio de Janeiro taldeak musika joko du.Ondoko astean haurrak
Haurrek otsailaren 11n eta 12an ospatuko dituzte inauteak. Otsailaren 11n, asteazkenean, bakoitzak nahi duen mozorroa jauntzita, haurrak baserrietan eskean ibiliko dira. Biharamunean, Ortzegun Gizen egunean, eskolak paratutako gaiaren bueltan mozorrotuta, herriari buelta emanen diote. Eguerdian, bazkaria izanen dute, eta bazkalondoan, urtero bezala, jokoak izanen dituzte plazan.
