Joan den urteko eta aurtengo kontuak lantzeko, bilera eginen dute ortzirale ilunabarrean Legasan

Ttipi-Ttapa 2026ko urtarrilaren 2a

Legasarrek ere giro ederrean ospatu dituzte eguberriak. Abenduaren 24an Olentzeroren eta Mari Domingiren bisita izan zuten, bi egun beranduago bingoan aritu ziren Kuku elkartean, eta urte berriari hasiera emateko, atzo etxez etxe urtatsak biltzen aritu ziren. Horiek pasatuta, gaur, urtarrilaren 2an, bilerarako deia egin dute. 

Gaur arratsaldeko bilera eskolan eginen dute, 19:00etan. Bertzeak bertze, 2025eko kontuak, Olentzero, inauteak, aurtengo bestak eta ekintza kulturalak izanen dituzte hizpide. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun