Larunbatean, mahaiaren bueltan bildu ziren herriko ostatuan, eta bildutakoek Urkik prestatutako bazkari goxoa jan zuten. Ondotik, Txingudi DJa arduratu zen bere musikarekin arratsaldea alaitzeaz. Gauean, gazteek bokatak prestatu zituzten animatu ziren guziendako.
Igande goizean, berriz, meza eta luntx herrikoia izan ziren. Eta arratsaldean, herriko ttikienek plaza Eguberri giroan apaindu zuten. Segidan, txokolate beroa hartu eta bingoan aritu ziren. Bingoan sarituak Saioa Zubigarai, Jokin Perez eta Apax Irungarai izan ziren. Zorionak hirurei!