17:00etan Itsaso bete urre izenburupean ipuin kontaketa eginen dute eskolako sabaian. Iaz, izenburu berarekin, bertso saio literarioa egin zuten, Dani Martirena herritarrak eta Ana Ibañezek argitaratutako izen bereko liburuan oinarrituta. Aurten, berriz, ipuin kontaketa antolatu dute eta Martirena izanen dute bidelagun.
Ondotik, merienda eginen dute Kuku elkartean.