Narbartearren eta lapurtarren arteko lehia izanen da IV. Bortz Kirol txapelketako finalerdietan

Ttipi-Ttapa 2025eko azaroaren 28a

Julen Iriarte narbartearrak, gorriz, orain arte jokatu dituen hiru partidak irabazi ditu. Gauza bera erran dezake David Albiasu bere herritarrak.

Igandean 11:00etan hasita jokatuko dute Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan Iriartek Leparouxen kontra eta Albiasuk Karrikabururen kontra.

Doneztebeko Erreka elkarteak laugarren urtez antolatutako Bortz kirol txapelketako finalerdiak jokatuko dituzte azaroaren 30ean, igandean 11:00etan hasita, Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan: Lehen partida Narbarteko Julen Iriartek eta Milafrangako Lionel Leparouxek jokatuko dute eta, segidan, David Albiasu narbartearra, Azkaingo Xan Karrikabururen kontra ariko da. Narbarteko bi pilotariek orain arteko partida guztiak irabazi dituzte eta beraien multzoetako buru izan dira. Finalerdietarako faborito dira eta narbartearren arteko finala izan daiteke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun