Igandean, berriz, azaroaren 30ean, 11:00etako mezaren ondotik, herriko dantzariek emanaldia eginen dute, eta hori akituta, luntxa izanen da. Arratsaldean, txokolate beroa banatuko dute, eta horrez gain, bingoan ariko dira.
Sanandresak izanen dituzte asteburu honetan Narbarten. Larunbatean, azaroaren 29an, 14:30ean, herri bazkaria eginen dute, eta arratsaldean, dantzan ibiltzeko aukera ederra izanen dute, 16:30etik 21:00etara DJ Txingudirekin musika izanen baitute. Arratsean, nahi duenak gazteek prestatutako bokatak izanen ditu afaltzeko.
Igandean, berriz, azaroaren 30ean, 11:00etako mezaren ondotik, herriko dantzariek emanaldia eginen dute, eta hori akituta, luntxa izanen da. Arratsaldean, txokolate beroa banatuko dute, eta horrez gain, bingoan ariko dira.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.