Azaroak 25

Azaroaren 25aren harira ipuin kontalaria izanen dute ortziralean Narbarten

Ttipi-Ttapa 2025eko azaroaren 26a

Ixabel Agirresarobek eginen du ortziraleko kontaketa

Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Egunaren harira, 'Kontuk eta komerik' ipuin kontaketa antolatu dute Narbarten. Ixabel Agirresarobe kontalaria arduratuko da ipuinak kontatzeaz.

Malerrekako Berdintasun Zerbitzuak antolatu du kontaketa eta Narbarteko udaletxeko goiko solairuan izanen da, ortziralean, azaroaren 28an, 17:00etan. 

Antolatzailek azaldu dutenez, «genero indarkeria hainbat herri kondairetan agertzen da normaltasunez, baina nork jaso eta zabaldu zituen kondaira horiek? Bada garaia ikuspuntu hori aldatzeko. Konta ditzagun guk nahi dugun modura eta egin ditzagun gure istorio propioak».

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun