18:00etatik aitzinera Legasa udazken koloretan argazki rallyko argazkiak ikusgai paratuko dituzte frontoian. Horrez gain, Iñurrieta ardoa eta Lekarozko Larraldea sagardoa dastatzeko aukera izanen da, baita Zubietako taloak jateko aukera ere.
Argazki rallya
Legasarekin lotura izaten ahal duten argazkiak bilduz, Legasako Basagaitz Kultur Elkarteak bigarren aldiz antolatu du aurten argazki rallya. Apuntatzeko epea akituta, urriaren 17an kamerak banatu zizkieten antolatzaileek parte hartzaileei, eta ondotik, bi aste izan zituzten argazkiak ateratzeko.
Azaroaren 2a izan zuten kamera antolatzaileei bueltatzeko azken eguna, eta azaroaren 7an bildu zituzten parte hartzaileek beraien argazkiak. Horiekin egindako muntaketak egiteko denbora izan dute geroztik eta egindako lanak larunbat honetan, azaroaren 22an, paratuko dituzte ikusgai, 18:00etatik 22:00etara, Legasako frontoian.