Nafarroako bortz eta erdiko paleta goma txapelketa bosgarren aldiz irabazi du CD Amaya elkarteko David Albiasu narbartearrak. Iruñeko Lopez pilotalekuan azaroaren 2an jokatutako finalean 25-12 irabazi zion AD San Juan elkarteko Xabi Legarrari. Joan den urtean ere final bera izan zen, baina orduan baino errazago irabazi du aurten narbartearrak. Buruz buruko bortz eta erdiko paleta goma txapelketa bosgarrenez irabazi du Albiasuk, 2020an, 2021ean, 2023an eta 2024an ere txapeldun izan baitzen.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.