Jende aunitz ibili da Bertizko Ate Irekien Jardunaldian

Ttipi-Ttapa 2025eko urriaren 1a

Jende aunitz ibili zen Bertizko natur parkean larunbatean. Argazkia: Alicia del Castillo

Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak antolatutako ate irekien jardunaldia izan zuten irailaren 27an Bertiz Jaurerriko Parke Naturalean. Larunbat goizean, Argitxu elkarteko eskulangileen azok izan zuten., Horrez gain, Bertizko Jauregiaren barreneko aldean bisita gidatua eskaini zuten goizean eta eguerdian eta lorategia ezagutzeko arratsaldean. Eguerdian, zianotipia tailer artistikoa izan zuten Ines Aba ilustratzailearen eskutik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun