Aurten ere Maialen Urtxegi narbartearraren lana saritu dute Lazkao Txiki Bertsopaper Lehiaketan

Ttipi-Ttapa 2025eko irailaren 15a

Argi Berri elkarteak antolatuta, aurten 34. aldiz, Lazkao Txiki Bertsopaper lehiaketa egin dute, eta gaztetxoen kategorian, Maialen Urtxegi Bidegain narbartearrak lortu du lehenbiziko saria.

Lazkao Txiki gogoan egiten dute bertsopaper lehiaketa, eta atzo egin zuten sari banaketa Ordiziako Barrena kultur etxean. Oroitarazi zutenez, heldu den urtean 100 urte beteko dira Lazkao Txiki sortu zela, eta horren harira, azken bortz urteotako bertso sarituak bilduz liburuxka argitaratzeko asmoa dute. Tartean izanen dira Maialen Urtxegiren lanak. Ez aurtengoa bakarrik. Iaz ere beretako izan zen lehiaketa honetan, gaztetxoen mailan, lehenbiziko saria. Joan den urtean olinpiar jokoak paratu zizkieten gaitzat antolatzaileek eta aurten Euskaraldia. Elkar mugituz egingo dugu! izan dute.

Maialen Urtxegi Bidegain atzo Lazkao Txiki Bertsopaper Lehiaketako sari banaketan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun