Tirapun eta Arazurin ere
Aitzinetik, abuztuaren 30ean, larunbatean 12:00etan hasita, Tirapun jokatuko dute bertze partida bat: Aranburu eta Mujika, Aldaregiaren eta Agirreren kontra ariko dira. Abuztuaren 31n, igandean 18:00etan Arazurin, Aldaregia eta Agirre, Oskozen eta Arrastiaren kontra ariko dira.
Udara Caixabank txapelketako partida larunbatean Deikaztelun
V. Plazaz Plaza txapelketaz gain, Adoseko pilotariak Udara Kutxabank txapelketa ere jokatzen ari dira. Abuztuaren 30ean, larunbatean 18:00etan jokatuko dute Deikaztelun Barrolakek eta Arrastiak, Ruiz Infanteren eta Orbegozoren kontra.