Bestak 2025

Besta aitzineko prestaketak eginda, bestarako prest dira legasarrak

Ttipi-Ttapa 2025eko abuztuaren 25a

Karpa muntatu, komunak paratu, eskola garbitu, herri ingurua apaindu... Auzolanean aritu dira azken egunotan legasarrak, baita Dantza Luzearen entseguak egiten ere. Orain, bestarako ordua ailegatu zaie eta asteazkenean hasiko dituzte. Ikusi albiste barrenean egitaraua.

Abuztuak 27, asteazkena
  • 10:00etan Bertiz Abentura Park.
  • 20:00etan txupinazoa Herriko Etxean.Ondotik danborrada eta buruhandiak.
  • 21:00etan zopak Kattalin ostatuan.
  • 23:00etatik 05:00etara DJ Jalisko eta Jontxu.
Abuztuak 28, ortzeguna
  • 07:00etan aurorak.
  • Ondotik gosaria herriko plazan.
  • 09:00etan herriko txistulariak.
  • 11:00etan meza.
  • Ondotik, bandera dantza, aurreskua Legasako dantzari ttikien eskutik eta dantza luzea.
  • 12:15ean luntxa Kuku elkartean.
  • 16:30ean mus txapelketa.
  • 19:00etatik 20:00etara Doneztebeko haurren dantza taldearen emanaldia.
  • 21:30ean gerren afaria.
  • 23:00etatik 03:00etara DJ Endara.
Abuztuak 29, ortziralea
  • 11:30etik 13:00etara haurrendako jolasak.
  • 17:00etan zirku tailerra.
  • 18:30ean txokolate jatea.
  • 19:00etatik 22:00etara Modesto musikaria.
  • 22:00etan zezensuzkoa.
  • 23:00etatik 04:00etara DJ Endara.
Abuztuak 30, larunbata
  • 09:00etan herriko txistulariak.
  • 12:00etan erraldoiak eta buruhandiak.
  • 14:00etan zikiro jatea.
  • 17:00etatik 23:00etara DJ Jalisko & Jontxu.
  • 00:00etatik 04:00etara Muxutruk taldea.
Abuztuak 31, igandea
  • 11:30ean pilota partiduak herriko frontoian.
  • 12:00etan kalejira herriko trikitilariekin.
  • 17:00etan bingoa.
  • 18:00etan Zubietako taloak.
  • 19:00etatik 21:30era  Los Tajudos del Norte taldearen emanaldia.
  • 21:30ean zezensuzkoa.
Irailak 6, larunbata (Lokari)
  • 18:30ean Odei Magoa herriko plazan.
  • 20:00etan txupinazoa eta ezkila jotzea.
  • 21:00etan zopak.
Irailak 7, igandea (Lokari)
  • 12:00etan meza.
  • 13:00etan bazkaria.
  • 17:00etatik 21:00etara DJ Jalisko eta Jontxu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun